XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Kondatu
- Azken hiru egunetan haren atzetik ibili naiz eta gure informatzaileak eskainitako datuak egiazkoak direla baieztatu behar dizut.
Delako Jack Malone hori oso zehatza da orduak gordetzen eta egunero errepikatzen ditu mugimendu berberak.
Pertsona bat baino gehiago errobota dirudi, aurretiaz programaturiko errobota.
Dirudienez, disziplina militarra hezurretaraino sartu zaio eta bere bizitza pribatura eraman duela esan daiteke.
Eta orain esan, zer berri dago hemendik? -
Nire aldetik, datorren ekintzarako zirriborroa prestatu dut.
Bazkaldu ondoren eztabaidatzea proposatzen dizuet, gero azken erabakia hiruron artean hartu dezagun.
Bazkaldu ondoren hiruren artean mahaia garbitu zuten.
Orduan
- Bai, horrela da.
- Orduan, nire proposamena hau da: Derryra itsasoz helduko gara, goizeko seiretarako han egoteko.
Moto bat eramango dugu gurekin.
Oraingoan egunez burutuko dugu ekintza, kale horrek ez duelako ia transitorik, eta zehaztasun honek aukera emango digu alarma zabaldu aurretik garaiz ihes egiteko.
Sarjentua goizeko lehen ordutan ejekutatzea proposatzen dut, erosketak egitera irtengo denean.
Portutik biok irtengo gara,
Kaskoak eramango ditugu buru gainetan.
Objetibotik ehun metrotara dagoen kalegurutze honetan geratuko gara.